jakingarriak

Irakurtzen eta idazten ikastea

Irakaskuntza praktika eta ikaslearen ezagutzen arteko interakzioak

2012/09/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Hizkuntza eta literatura.

Carmen Buisán, Isabel Ríos eta Liliana Tolchinsky
Aldizkariaren zenbakia: 70

Hizkuntza idatziaren ikaskuntza umeak dakartzan ezagutzen eta jasotzen duen egintza pedagogikoaren interakzioen ondorio da. Aurkeztu genuen ikerlanaren helburuak hauek ziren: haur hezkuntzako azken urteko haurren testu-idatzien ezagutzak (bai notazionalak, baita testualak ere) ebaluatzea (1), Estatu Espainoleko bederatzi tokitan hizkuntza idatziaren hastapeneko irakaskuntzaren bereizgarri diren irakasleen egintza pedagogikoen deskripzio zehatza egitea (2), eta, lehen hezkuntzako lehen ikasturtea amaitzean, ikaskuntzaren lorpenei esker, bi faktore horien arteko lotura topatzea (3). Irakaskuntza praktikaren hiru profil atzemanik, horien artean sekulako aldeak badaude ere, hizkuntza idatziko jarduera, irakaskuntza praktikekin baino areago, haurren hasierako mailarekin hertsikiago lotua dagoela egiaztatu dugu.

Idazten eta irakurtzen irakasteko zer egiten dute irakasleek, beren esanetan?

2012/09/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Hizkuntza eta literatura.

Liliana Tochinsky eta Isabel Ríos
Aldizkariaren zenbakia: 70

Artikulu honen muina gogoeta bat da: estatu espainiarreko erkidego hainbatetan, idazten eta irakurtzen irakasteko haur-hezkuntzako hirugarren urteko eta lehen hezkuntzako lehen urteko maisu-maistren hezkuntza-praktikaren gaineko analisian oinarri duen ikerlan baten emaitzen inguruko hausnarketa, alegia. Emaitzok adierazten dutenez, irakasleek gogokoagoa dute idazketa eta irakurketaren irakaskuntza esplizitu, goiztiar eta sistematikoa. Oinarrizko trebeziak lantzeko premiari dagokionez ere, bat datoz irakasleak.

Irakurtzen eta idazten irakasteko praktikak identifikatzeko tresna bat

Irakurtzen eta idazten ikastea: irakaskuntza praktika eta ikaslearen ezagutzen arteko interakzioak

2012/09/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Hizkuntza eta literatura.

Celia Alba, Liliana Tolchinsky eta Carmén Buisán
Aldizkariaren zenbakia: 70

Artikulu honetan, Haur Hezkuntzako azken ikasturteko eta Lehen Hezkuntzako lehen ikasturteko irakasleek ikasleei idazten eta irakurtzen irakasteko praktikak nolakoak diren determinatzeko xedez sortu den tresna bat deskribatzen da. Berez, hogeita hamar itaunez osaturiko galdategia da eta ihardespenak, praktika jakin baten maiztasuna aintzat harturik, sei puntuko Likert eskala baten arabera eman beharko lirateke. Estatu espainiarreko hainbat gune geografikotako irakasleek egiten dituzten praktikak bildu dira galdategian, era sinesgarri eta sistematikoan. Tresna honen aplikazioa, berriz, haur hezkuntzako azken ikasturtea hastean haurrek dituzten ezagutzen, eskolan aurkitzen dituzten praktika pedagogikoen eta idazketa eta irakurketaren ikaskuntzaren arteko loturaren izaera determinatzea helburu duen ikerkuntza-proiektu zabalago baten zati bat da.

Jakingarriak

  • Mondragon Unibertsitatea
    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    Dorleta auzoa z/g. 20540 Eskoriatza
  • Tfnoa: 943-714157. Faxa: 943-714032
  • Helbide elektronikoa: jakingarriak@jakingarriak.com
Laguntzaileak:

 logo_EJ-hezkuntza logo_facultad