nor gara

Nor gara?

Jakingarriak aldizkaria HUHEZIren eskutik jaio zen 1985ean. Urte hauetan gure helburua izan da euskarazko dokumentu gaurkotuak eta berritzaileak eskaintzea, lagunduko dutenak haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako erronkei eta etapa bi horietan kokatzen diren ikasle zein profesionalen zalantzei erantzuten.

Hortaz, aldizkariaren hartzaileak bi dira bereziki: alde batetik, hezkuntzako profesionalak, hau da, etapa hauekin edota irakasleen prestakuntzarekin zer ikusirik duten erakundeak; eta bestetik, profesionalak izateko bidean daudenak.

Hezkuntzako profesionalek edo profesionalak izateko bidean daudenek eskuragarri duten bibliografia gehiena gaztelaniaz edo ingelesez dago. Errealitate honi aurre egiteko, HUHEZIk konpromisoa du Jakingarriak aldizkariaren bidez ikuspegi pedagogiko eta esperientzia metodologiko berritzaileak eskaintzeko.

Izandako ibilbidean oinarrituz, baieztatu daiteke gure aldizkaria tresna aproposa bihurtu dela hezkuntzaren esparruko ildo teoriko zein metodologiko berrien euskal aurkezpen sistematikoa bermatzeko.

Baina garai berriei egokitu nahian, Jakingarriak aldizkariaren web orria sortu dugu aldizkariak eramaten duen taldearen eta hartzaileen arteko harremana dinamikoagoa, interaktiboagoa, horizontalagoa, aberatsagoa… izan dadin.

Jakingarriak

  • Mondragon Unibertsitatea
    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    Dorleta auzoa z/g. 20540 Eskoriatza
  • Tfnoa: 943-714157. Faxa: 943-714032
  • Helbide elektronikoa: jakingarriak@jakingarriak.com
Laguntzaileak:

 logo_EJ-hezkuntza logo_facultad