default banner

Irakurtzen eta idazten ikastea

Irakaskuntza praktika eta ikaslearen ezagutzen arteko interakzioak

2012/09/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Hizkuntza eta literatura.

Carmen Buisán, Isabel Ríos eta Liliana Tolchinsky
Aldizkariaren zenbakia: 70

Hizkuntza idatziaren ikaskuntza umeak dakartzan ezagutzen eta jasotzen duen egintza pedagogikoaren interakzioen ondorio da. Aurkeztu genuen ikerlanaren helburuak hauek ziren: haur hezkuntzako azken urteko haurren testu-idatzien ezagutzak (bai notazionalak, baita testualak ere) ebaluatzea (1), Estatu Espainoleko bederatzi tokitan hizkuntza idatziaren hastapeneko irakaskuntzaren bereizgarri diren irakasleen egintza pedagogikoen deskripzio zehatza egitea (2), eta, lehen hezkuntzako lehen ikasturtea amaitzean, ikaskuntzaren lorpenei esker, bi faktore horien arteko lotura topatzea (3). Irakaskuntza praktikaren hiru profil atzemanik, horien artean sekulako aldeak badaude ere, hizkuntza idatziko jarduera, irakaskuntza praktikekin baino areago, haurren hasierako mailarekin hertsikiago lotua dagoela egiaztatu dugu.

Ikerlan honek hartu duen ikaskuntza-irakaskuntzaren ikuspegi sozio-konstruktibistatik, ezagutza sortzeko testuinguruan ezarritako ikaskuntza prozesua aktiboa da; eta bertan, informazio berria aurretiazko ezagutzekin lotzen da. Ikaskuntza gizarte-testuinguru batean gertatzen denez, eta gizaki eta testuinguru-prozesuen arteko interdependentzia etengabea dagoenez, ikaskuntza prozesua ezin uler daiteke arreta ikaslearengan edo irakaslearengan bakarrik ezarrita. Horregatik, ikerlanaren ardatzak dira ikaskuntzaren locus instituzionala den ikasgela eta eragile nagusietako bi: ikaslea eta irakaslea.

Ikerlanaren autoreek onartzen dute idatzizko praktiketan gertatzen den jabetze prozesu instituzionala ikasgelako testuinguruan bi faktore horiek kontuan hartuta bakarrik uler daitekeela. Hala, honako bi helburu nagusi ezartzen dituzte:

  • Eragile horietako bakoitzaren ekarpena zehaztea.
  • Haurrek gelan darabiltzaten estrategiak eta interakzioen bereizgarriak identifikatzea.

Irakaskuntza praktikak determinatzeari hiru datu- biltzeko sistemaren bitartez heldu zitzaion: galdetegia, elkarrizketa eta gelako behaketa. Lehenengo biei esker jakin ahal izan zuten irakasleek zer dioten idazten eta irakurtzen ikasten dutenean egiten dutenaz. Gelako behaketak aukera eman zuen dioten hori egiten dutela, eta egiaz egiten dutena erkatzeko; eta aldi berean, gelako bizipenekin erkatzeko, hau da, irakasleen egiteko moduez eta gertatzen diren interakzioez azalpen xehatua egokitu, doitu eta ñabartzeko.

Egiaztatu dute hizkuntza idatzizko jarduera irakaskuntza praktikekin baino areago haurren hasierako mailarekin hertsikiago lotuta dagoela . Behaketa indibidualek aukera eman diete ikaskuntza hobetzen lagun dezaketen prozesu batzuk aurkitzeko. Era berean, idazketa-irakurketan aspektu sozio-afektiboek duten garrantzia iradokitzen dute. Praktiken profilek gelaren antolamenduan, edukietan, programazioan eta ebaluazioan alde nabarmenak erakutsi bazituzten ere, interakzioen behaketak argi utzi du irakaskuntza-jardueraren uniformetasun handi samarra, nahiz eta ikasleen etekinetan eta jarduteko moduetan alde nabarmenak egon.

Proiketuan sortarazi duten dokumentazio itzela analizatzeke dago oraindik. Euren hurrengo urratsa material hau aztertzea da; irakurtzen eta idazten ikasteko prozesuarekin zuzenki lotutako estrategia eta mekanismoen bila, ikaskuntzaren ibilbide desberdinak esplikatzen lagun dezaketen itxaropenaz.

Artikulua osorik

Iruzkin bat utzi

Jakingarriak

  • Mondragon Unibertsitatea
    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    Dorleta auzoa z/g. 20540 Eskoriatza
  • Tfnoa: 943-714157. Faxa: 943-714032
  • Helbide elektronikoa: jakingarriak@jakingarriak.com
Laguntzaileak:

 logo_EJ-hezkuntza logo_facultad