default banner

Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea

2012/12/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Ikaskidetza edo kooperazioa.

Ainara Artetxe, Ana Usabiaga eta Mariam Bilbatua
Aldizkariaren zenbakia: 71

Artikulu honetan, Ikaskidetza bultzatzeko helburuaz Erkide Kooperatibek eta Huhezi Fakultateak gidatutako ekimen baten (Ikaskide Taldeak) berri eman nahi da. Hasteko, “Ikaskide Taldeak” proiektua zertan datzan azalduko dugu; ondoren, “Ikaskide Taldeek” bete beharko lituzketen printzipioak azaltzen dira, eta bukatzeko, ikastetxeetan garatutako formazio-ekimena azaltzen da.

Proiektua 2009–2010 ikasturtean jarri genuen martxan bi erakunderen ekimenez: ERKIDE kooperatiben federazioa, alde batetik, eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZI Fakultatea, bestetik. Proiektu honen xedea elkarlana bultzatzea da, “Ikaskide Taldeen” bidez. Elkarlana eskola testuinguruan elkarrekin ikastearekin lotu ohi da; izan ere, ikaste-irakaste prozesuak marko pribilegiatua eskaintzen digute kooperazioa sustatzeko eta ikaste-prozesuak hobetzeko, horrela “Elkarrekin Bizitzen” ikasteaz gain “ Ikasten Ikasteko” konpetentzia garatu nahi da.

Bestalde, proiektuaren bidez ondoko lau alderdi uztartu nahi dira:

  • Ikaskidetzaren kultura eta balioak, mugimendu kooperatiboaren izaera adierazten dutenak, eta “elkarrekin bizitzen eta lan egiten” konpetentziaren garapen gisa (pertsonarteko harremana, parte-hartze demokratikoa, elkarlana eta talde-lana, gizarte-bizikidetzarako arauak, aniztasuna, arazoen ebazpena).
  • Ikaskidetzaren bidez “ikasten ikastea” konpetentziaren garapena (ulermenean oinarritutako pentsamendua, pentsamendu sortzailea, pentsamendu kritikoa, erabakiak hartzea, arazoen ebazpena, baliabide kognitiboen erabilera).
  • “Komunikatzen ikasi” konpetentziaren garapena (entzuten ikasi, galdetu, argudiatu, eztabaidatu, kontzientzia sozio-komunikatiboa, gizarte-komunikabideen baliabideak, IKTak).

Aurkezpen honetan, “Ikaskide Taldeak” bere ibilbidean garatu dituen ideia nagusiak azalduko ditugu. Horietako batzuk proiektuaren ardatzak izan dira hastapenetik; beste batzuk, ordea, esperientziak aurrera egin ahala sortu zaizkigun galderei erantzuna emateko garatutakoak dira. Izan ere, lan kooperatiboa gelaratzerakoan antzematen dira aurreko faseetan egindako hutsuneak. gelaratzean garatzen baita hezkuntzaren eremuko edozein proiektu.

Artikulua osorik

Iruzkin bat utzi

Jakingarriak

  • Mondragon Unibertsitatea
    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    Dorleta auzoa z/g. 20540 Eskoriatza
  • Tfnoa: 943-714157. Faxa: 943-714032
  • Helbide elektronikoa: jakingarriak@jakingarriak.com
Laguntzaileak:

 logo_EJ-hezkuntza logo_facultad