jakingarriak

Hezitazileen Sentikortasuna Garatzeko Programa (SGP)

2012/12/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Garapen osasuntsua.

Alexander Barandiaran, Elena Lopez de Arana, Alexander Muela, Iñaki Larrea eta Joserra Vitoria
Aldizkariaren zenbakia: 71

Hazitegi taldeak erabaki du gaur egun haurrekin elkarrekintzan ari diren helduen sentikortasunean erreparatzea. Baina zer dela sentikortasuna? Hurrengo lerroetan azaltzen saiatuko gara. Gaur egun, gizakiaren garapenaren teoria ezberdinetatik indar gehien duena Atxikimenduaren Teoria dela esan genezake (Bowlby, 1969). Nazioarte mailan publikatzen diren aldizkari zientifikoetan, teoria horretan oinarritzen diren ikerketak dira gehienak. Komunitate zientifikoan, gaur egun, denok balioesten dugun zerbait da.

Ikasleen Ikaskide taldeak eta irakasleen ikasarea

2012/12/01. Hemen argitaratua: Artikuluak, Ikaskidetza edo kooperazioa.

Ainara Artetxe, Ana Usabiaga eta Mariam Bilbatua
Aldizkariaren zenbakia: 71

Artikulu honetan, Ikaskidetza bultzatzeko helburuaz Erkide Kooperatibek eta Huhezi Fakultateak gidatutako ekimen baten (Ikaskide Taldeak) berri eman nahi da. Hasteko, “Ikaskide Taldeak” proiektua zertan datzan azalduko dugu; ondoren, “Ikaskide Taldeek” bete beharko lituzketen printzipioak azaltzen dira, eta bukatzeko, ikastetxeetan garatutako formazio-ekimena azaltzen da.

Etorkizuna teknologia berrietan dago

Mitxel Garziari, Bilboko Luis Briñas Santutxu ikastetxeko irakasleari egindako elkarrizketa

2009/02/01. Hemen argitaratua: Teknologiak eskolan, Elkarrizketak.

Ainhoa Vitoria
Elkarrizketatua(k): Mitxel Garcia
Aldizkariaren zenbakia: 65

Zertan datza proiektu hau? IKT proiektua duela urte batzuk sortu zen. Alde batetik, ikastetxean teknologi berriak ezartzeko sortu zen, umeek teknologia berriak erabiltzen ikasteko eta irakasleen lana errazteko. Momentuz, arrakasta handia izaten ari da, baina badakigu teknologia berrien munduak aldaketak jasaten dituela une oro, eta prest egon behar gara edozein aldaketatarako.

Jakingarriak

  • Mondragon Unibertsitatea
    Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
    Dorleta auzoa z/g. 20540 Eskoriatza
  • Tfnoa: 943-714157. Faxa: 943-714032
  • Helbide elektronikoa: jakingarriak@jakingarriak.com
Laguntzaileak:

 logo_EJ-hezkuntza logo_facultad